Bihar txirrindulari lasterketa lehiatuko dute Busturian
TXIRRINDULARITZA // Biharko kadete mailako txirrindulari lasterketa antolatu du Busturia Txirrindulari taldeak. 16:30etik aurrera, Busturia, Forua eta Bermeo artean 50 kilometro inguru egingo dituzte txirrindulariek. Izan ere, udalerri horietan zehar i...
TXIRRINDULARITZA // Biharko kadete mailako txirrindulari lasterketa antolatu du Busturia Txirrindulari taldeak. 16:30etik aurrera, Busturia, Forua eta Bermeo artean 50 kilometro inguru egingo dituzte txirrindulariek. Izan ere, udalerri horietan zehar itzuli bat baino gehiago egingo dute. Hain zuzen ere, herriko taldeko kideekin batera, Bizkaiko gainontzeko txirrindulari taldeek hartuko dute parte. Halaber, antolatzaileek esan dutenez, aurreko urteetan moduan, baliteke Kantabriako (Espainia) talderen bat ere Busturira etortzea.