Kultur batzordeak antolatuta estresa arintzeko tailerra egongo da zapatuan, maiatzak 9, kultur aretoan. Lau orduko saioa izango da; 09:30ean hasi eta 13:30ak arte.
Estresa arintzeko tailerra emango dute. Argazkia: Cuerpoadentro
Teknika ezberdinak jarraituz norbere burua lasaitzen jakitera emango dutela jakitera eman dute kultur batzordekoek.
Tailerrean parte hartu nahi duenak udaletxera joan behar du gaur, maiatzak 8, izena ematera, edo bestela 94-616 64 32 telefono zenbakira deitu.
Tailerra doan izango da.