Maiatzaren 17an, Donostian minbiziaren aurka egingo diren
Minbiziaren aurka zapatilak martxan eta lasterketan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak Mutrikuko Minbiziaren aurkako taldeak.
Zazpi kilometroko lasterketa 10:00etan hasiko da Donostiako Konstituzio enparantzan eta hiru kilometroko martxa, aldiz, 12:00etan hasiko da Alderdi Ederren.
Joxe Mari Olasagasti eta Jose Luis Korta martxarako deialdia egiten. Argazkia: Aecc gipuzkoa
Aurten lasterketa zein martxa lehenengoz egingo dira, eta taldea ekimenaren berri ematen hasia da herriko hainbat tokitan. Hain zuzen ere, martxan parte hartu ahal izateko dortsalak erosteko aukera herriratu dute. Zenbakiak herriko bi farmazietan lor daitezke hiru euroren truke.
Bestalde, lasterketan parte hartzeko honako
web orrialdean eman beharko da izena.