EH Bilduren aldeko bizikleta martxa egin zuten domekan, maiatzak 10, Markina-Xemeinen. EH Bilduk Goiko Portalean daukan lokalaren aurretik irten zuten, eta herrian zeharkatu zuten ume, gazte eta nagusiek, giro onean.

EH Bilduren aldeko bizikleta martxan parte hartu zutenak Goiko Portalean. Argazkia: Markina-Xemeingo EH Bildu
Atxondoa, Beko-Benta, Urbitarte, Aldaola, Artibai eta Erdotza auzo, kale eta etorbideak zeharkatu zituen txirrindularien hilara luzeak. Alde zaharreko kaleetan zehar ere egin zuten osteratxoa.

Bizikleta martxakoak Erdotza etorbidean zehar. Argazkia: Markina-Xemeingo EH Bildu