
Argazkilaria: Munitibarko EH Bildu
Udal hauteskundeetarako hautagaien aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo eguerdian Munitibarko EH Bilduko kideek. Ekitaldiagaz batera, talde argazkia atera zuten hautagaiek eta gainontzeko herritarrek.
Barikuan, berriz, udalerrian kartelak ipintzen aritu ziren bizilagunak, eta zapatuan Bilboko Areatzan egindako ekitaldi nagusira joan ziren.
Asteburu honetan auto karabana egingo dute, eta kanpainari amaiera emateko, hilaren 22an, merienda egingo dute plazan.