Ondarroako Gure Esku Dago herri dinamikak goi-goitik ospatu zuen atzo [maiatzak 10] Joste Eguna. Hautetsontzi erraldoi bat irudikatu zuten Alamedaren erdi-erdian, eta giro ederrean, haren bueltan egin zuten erabakitze eskubidearen inguruko jaia.
Herritarrak atxikimendua ematen
Ondarrutarrek 50 oihal betetzeko helburua jarrita zuten, eta eguerdirako erronka goitik bete zuten. Oraingoz, 1.000 atxikimendutik gora jasoak dituzte, eta ekainaren 21erako 1.500 izatea espero dute. Dinamikako kideak itxaropentsu daude, eta kopuru hori beteko dutela uste dute.
Oihalak josteaz gain, hainbat ekimen egin zituzten eguerdi partean. Bertsutan elkarteko kideek giroa ondo baino hobeto girotu zuten herritarrek oihalak josten zituzten bitartean. Eskuz zein makinaz, aritu ziren ehunak batzen, eta 14:00ak alderako oihal luze-luzeak prest zituzten kalejira egiteko.
Oihalen kalejira koloretsua
Asko izan ziren kalejiran parte hartu zuten herritarrak. Erraldoiekin batera Alamedatik irten eta Itxas Aurre plazan bueltaka aritu ostean, Plaiko zubian amaitu zuten. Zubia eta inguruak oihal koloretsuez beteta amaitu zuten Joste Eguna Ondarroan.
[nggallery ID=240]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.