Bizkaiko Trainerilen Ligako 7. estropadak lehiatuko dira Ondarroan, zapatuan, maiatzak 16. Bi jardunaldi egingo dituzte jarraian arraunlariek Ondarroako uretan. Zapatu honetan eta hurrengoan.
Trainerilak Ondarroako uretara aterako dira bihar arratsaldean.
Oraingo honetan, 28 trainerilak hartuko dute parte. Tartean egongo dira Lea-Artibai eta Busturialdeko arraun taldeak ere: Lekeitioko Isuntza arraun elkarteko lau trainerila, Ondarroako hiru, Bermeoko bi eta Elantxobeko bakarra. 16:00etan hasiko dira estropadak, eta guztira sei tandatan aterako dira trainerilak uretara.