ETX Kultur Elkarteak X. Mendi Ibilaldia antolatu du domekarako, maiatzak 17. Bi ibilbide egongo dira aukeran, sei orduko luzea eta hiru orduko laburra. Biak Etxebarriko Plaza Barrin izango dute irteera.
Jendea, VII. Mendi ibilaldia egiten. Argazkia: ETX kultur elkartea
07:30ean irtengo dira ibilaldi luzeko ibiltariak Etxabarritik. Arnoate, Erribaso (563m), Arno Gurutzea (601m), Olatz, Kostola eta Amulatei inguruetan zehar ibiliko dira, guztira, 23 kilometroko ibilbidea egiteko.
Ibilaldi laburreko parte hartzaileak, ostera, 10:00etan dute jarrita irteera ordua. Denetara, 7 kilometro eta erdi egin beharko dituzte, eta ibilbidea Etxarte, Urbitxe, Arrixa, Ibargun eta Barenda baserri eta mendi inguruetan zehar izango da.
Urtero modura, ibilaldi batean zein bestean parte hartzeko izena egunean bertan eman behar da, eta ez da ezer ordaindu beharko.
Ibilbide biak seinaleztatuta egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek, eta hornidura postu bat ere jarriko dute Olatzen.