Kirol ekimenez betetako asteburua ekarriko dute Berriatuko San Gregorio jaiek. Gaur[maiatzak 15] eta bihar [maiatzak 16], esaterako, zesta-puntako bi txapelketa jokatuko dira Mendibarren frontoian. Alde batetik, Berriatuko zestalari ohien kinielak jokatuko dira, eta bestetik, 27. San Gregorio txapelketa.
Zestalari ohien kinielei dagokionez, gaur [maiatzak 15] 20:00etan, hasiko dira Mendibarren frontoian. Partida guztiak 25 tantora jokatuko dira.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, lau izango dira parte hartuko duten bikoteak: Ismael eta Bilka, Jauregi eta Zeleta, Mugartegi eta Igor, eta azkenik, BeƱat eta Ander Bilbao.
Berriatuko Mendibarren frontoia
Bihar, ostera, 18:00etan hasita, 27. San Gregorio txapelketako finalak jokatuko dira. Denak ere 30 tantora izango direla nabarmendu dute antolatzaileek.
Lau mailatan banatuta jokatuko dira Felix Aldazabal VII. memorialeko finalak: txikiak, kadeteak, 22 urtez azpikoak eta nagusiak.
Txikien mailan, Olabarriak eta Danelek, Lekuberen eta Gorkaren aurka jokatuko dute buruz burukoa. Kadeteetan, Ibarluzea IIak eta Manzisidorrek, Maza eta Segurola izango dituzte aurkari. 22 urtez azpikoetan, aldiz, Ibaik eta Mandiolak, Gaizka eta Ibarluzea Iaren aurka jokatuko dute. Azkenik, nagusi mailan Antxonek eta Susok, Arberen eta Zabalaren aurka jokatuko dute.