Alberto Garro Ziortza-Bolibarko EH Bilduren zerrendaburuak alderdiak datozen lau urteetarako dituen helburuak aurkeztu zituen herritarren aurrean. “Gure taldearen asmoa freskotasuna, elkarlana eta parte hartzea butzatzea dira”, gaineratu zuen. Halaber, herria herritarrekin batera eraiki nahi dutela eta udaletxeko ateak herritar denei zabaldu nahi dizkietela gaineratu zuen. “Udaletxea denon etxe legez sentitu eta bizi nahi dugu”.

Ziortza-Bolibarko EH Bilduko hautagaiak, plazan.
Herriari bizitasuna, “kolorea”, emateko, herriko indarrak batu eta herriari begira jartzea nahi dute EH Bildukoek. “Hori, auzolan eta elkarlanaren bidez lortuko dugu”.
Udaletxeari dagokionez, udaletxea Wsortzeko, eztabaidatzeko, proiektuak adosteko eta gauzatzeko” lekua izan behar dela diote. “Udalaren kudeaketa irekia eta garbia bultzatu, eta informazioa zabaldu nahi dugu”. Horretarako, baina, herritarrei gaien azterketa eta eztabaidarako guneak eskainiko dizkietela diote. “Horrela, herritarrek erabakiak harzteko bitartekoak berreskuratuko dituzte”.

Alberto Garro, Ziortza-Bolibarko EH Bilduren alkategaia
Garroren azalpenak entzun ondoren, hautagai batzuek
Lorearekin kantua abestu zuten eta ostean luntxa eduki zuten.