Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lekeitioko herritarrek "herri garbiagoa eta lan aukera gehiagorekin" nahi dutela dio EAJ-k

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/05/19
Lekeitioko EAJko alkategai Koldo Goitiak eta haren lantaldeak Lekeitioko 360 etxetara deitu zuten joan den astean. Kanpainaren helburua herritarren beharrizanak eta kezkak zuzenean jasotzea zen. Eta herritarrek erantzundakoaren harira, EAJk herriak “enplegua sortzeko eta azpiegitura publikoak mantentzeko” inbertsioak egin behar dituela dio. “360 dei egin genituen eta herritarrei herriak zeintzuk hobekuntza behar dituen galdetu genien. Erantzuna aho betekoa izan zen: herri garbiagoa eta lan aukera gehiagorekin. Zaila da pertsona guztiengana iristea. Horregatik, batzuetan, nahikoa da telefono dei bat egitea jendeak zer nahi duen jakiteko”, azaldu dute.
Koldo Goitia, herritarrei deiak egiten.

Koldo Goitia, herritarrei deiak egiten.

Goitiarentzat eta haren lantaldearentzat “argigarria eta positiboa” izan da herritarren kezkan horiek direla jakitea. “Gure gobernu-programa estu loturik dago lekeitiarren egiazko beharrizanekin. Jaso ditugun eskakizun guztiak (ekonomikoak, sozialak, hezkuntza rlokoak edo ingurumenari lotuak, gure proposamenetan daude jasota”.
Koldo Goitia: “Gure gobernu-programa estu loturik dago lekeitiarren egiazko beharrizanekin”
Herritarrak, oro har, herriak duen itxurarekin ez daudela pozik dio Goitiak. “Galdetutako herritarrek argi adierazi dute ez daudela batera pzoik herriak duen itxurarekin eta garbitasun ezarekin”. Horren aurrean, Lekeitioren “desaktibatze ekonomikoaz” kezkatuta daudela diote. “Herriko kaleen itxura ona berreskuratzeaz gain, solaskide izan ditugun pertsonen eskaera nagusia lana da, lan aukerak izatea eta inbertsioa eta industria erakartzeko ahalegina egitea”. Goitiaren esanetan, herritar gehienek herriko lan egoera zaila dela-eta kezkatuta daude. “Enpresa asko itxi dituzte eta ez da inor etorri haien lekukoa hartzera”. Eta alor ekonomikoan murgilduta, EAJk dionez, herriko merkataritzaren eta osalaritzaren gainbehera ere aipatu dute herritarrek. “Herritarrek diote horrek eragin nabarmena eta berehalakoa dauela turismoan”.
Alor ekonomikoan, EAJk dionez, herriko merkataritzaren eta osalaritzaren gainbehera ere aipatu dute herritarrek; “Lekeitio hilda dagoela esan digute, eta hori tristea da”, dio Goitiak
“Lekeitio hilda dagoela ere esan digute batzuk, eta hori oso tristea da”, dio Goitiak. Azpiegiturei dagokienez, hainbat udal azpiegitura egoera txarrean daudela esan dute herritarrek: eskola publikoa eta kiroldegia, esaterako. Halaber, ludotekan plaza gehiago jartzea eta aisialdirako gune estali bat ipintzea ere eskatu dute. “Gazteentzako alkoholik gabeko diskoteka bat egitea ere eskatu dute batzuk”. Gizarte alorrean, etxebizitza sozialak eraikitzeko laguntzak eman behar direla eta adinekoei laguntza handiagoak ematen behar zaizkiela jaso dute jeltzaleek. “Hirigintza alorrean, esaterako, herritar askok esktu dute Uribarren parkea hobetzeko, bai eta zirkulazioaren kontrola eta eremeu jakin batzuetako zarata kontrolatzeko ere”.
Babes ofizialeko etxebizitzak egiteko laguntzak eta adinekoei laguntza gehiago ematea eskatu diete herritarrek jeltzaleei. Udala osatzen dutenak urrun ikusten dituztela ere esan diete eta borondatea edukitzeko eskatu diete, “guztien onerako”
Udala osatzen dutenak “oraindik ere urruneko” ikusten dituztela esan diete herritarrek. “Lankidetzan jarduteko borondatea eskatzen digute, guzion onerako diren proiektuak aurrera atera ahal izateko”. Interesik ez. “Herritar askok adierazi dutgute ez dutela inolako interesik politikan, eta, hain zuzen, batzuk ez dute erantzun ere egin nahi izan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.