Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Rakel Elu (EH Bildu): "Bi amankomunazgo izateak ez digu mesede egiten"

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2015/05/19
Rakel Elu ondarrutarrak EH Bilduren Lea Artibai Amankomunazgoko lehendakaritzarako hautagaia da. Azken lau urteen zer nolako balorazioa egiten duzue?
Rakel Elu EH Bilduren hautagaia

Rakel Elu EH Bilduren hautagaia

Lau urte hauetan, erakundea zerbitzu konkretu batzuetara mugatuta ikusi dugu: zamar bilketaren kudeaketa eta gizarte zerbitzuen planifikazioa eta kudeaketa. Aipatutako zerbitzuen planifikazioaren eskumena amankomunazgoari utzi zitzaion hasiera batetik baina erabaki hori hartzetik 20-25 urte pasatu diren honetan, herri batzuk eskumena beretzat hartzea nahiko luketenez, euren osoko bilkuretan eskatu dute baina arazoak berean jarraitzen du. Oraindik ez dugu eskaeraren erantzunik jaso eta duela urte asko emandako eskumena berreskuratzeko oztopoak aurkitu ditugu. Erabakiak hartzeko, amankomunazgoak dituen estatutuen irizpideak jarraitu dira. Hori ondo legoke, amankomunatutako herri guztiek zerbitzu berdinak edo gutxienez gehienak bertatik egingo balira. Baina ez da hala izan, gauza gutxi batzuk amankomunatuta izanda ere, erabakiak hartzeko eskumen alorrean, eskubide berdinarekin jarraitu da. Oposizioan egon zarete. Zeintzuk lan egin ahal izan dituzue? Oposizioan egon arren, lan eraikitzailea egiten saiatu gara. Proposamen zehatzak aurkeztu ditugu, talde-lan handia egin ostekoak eta eskualdearentzak oso onuragarriak izango liratekeenak. Ingurumenaren alorrean, zamarren kudeaketarako aukera hoberenak bilatzeko lanketa: gutxien kutsatzen dutenak eta aldi berean herritarrentzat merkeenak izatera ailegatu daitezkeenak.Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik herritarrei eskaintza zabalagoa emateko plana diseinatu dugu, dauzkagun baliabideak optimizatuta.
Rakel Elu: “Amankomunatutako herri guztiek zerbitzu berdinak edo gutxienez gehienak bertatik egingo balira. Baina ez da hala izan, gauza gutxi batzuk amankomunatuta izanda ere, erabakiak hartzeko eskumen alorrean, eskubide berdinarekin jarraitu da”
Zaborren kudeaketak zeresana eragin du. Zein da zuen ikuspegia eta horri lotuta, egingo zenuketena? Zeresan horren azpian zer dagoen badakigu denok honez gero. Defendatzen duguna, ingurumenaren aldeko apustua da batez ere eta hori ere begi bistakoa da. Baina onura ekonomiko handienak izan ditzakeena ere badela gogoratu behar dugu. Ikastetxe alorrean hain normalizatua dagoen sentsibilizazio hau (Agenda 21) gehiago gizarteratu eta benetazko argudioekin eztabaida lasaia bideratu behar dugu. Zuen iritziz, herritarrek Amankomunazgoa urrun sentitzen dute? Herritarrak herriko zerbitzuetara, herriko eraikinetara eta herriko langileengana hurbiltzen dira normala den bezala. Amankomunazgoari buruz berba egiten da baina asko ulertu gabe. Dagoena ahal den eta gehien optimizatu behar dela konturatu behar dira herritarrak, herritarren diruarekin egiten delako eta eurentzat ahal den eta gehiena bideratu behar zaielako. Turismo alorrari dagokionez, zelan ikusten duzue Lea-Artibai? Berriatuko Produkton bulegoa zer nolako garapena ari da edukitzen? Gure eskualdean, turismo alorrean dagoen egoera oso ezberdina da herrien artean. Eskualde lez aritu behar gara turismo alorra ere lantzen, hori bai, bakoitzaren nortasuna zainduta! Paraje paregabean bizi gara, ederra eta lasaia. Zirkuito aproposak landu ditzakegu guztion artean eta emaitza hobeagoak jasoko genituzke. Datozen urteetarako ze erronka izango dituzue? Lea-Artibai eskualdea 25.000 biztanlera ere iristen ez den eskualdea dela kontuan hartuta, 2 amankomunazgotan bananduta egoteak ez dio larregi laguntzen. Are gehiago elkarren arteko komunikazio handirik ez badago. Beraz, lehenengo erronka, batean bihurtzea ezin bada ere, gai askoren aurrean elkarrekin lan egitea izango litzateke. Amankomunazgoaren eraketa egitura aproposa gertatu behar da beste edozein erakunderekin nortasun gehiagorekin aritzeko eta baita eskualde lez indar handiagoa izateko ere. Herriek esaten dutena entzungo dugu, zein alderditik datorren bereiztu gabe. Gai amankomun ditugu aurrerantzean landu ditzakegunak nahi badugu, premia handi eta konkretuetan islatzen direnak: errepideen optimizazioa, bertoko lehen eta bigarren sektoreen bultzada ematea, enplegua sortzeko oinarriak jorratzea, berdintasun eta euskara alorreko zeharkako lanketa burutzea, kudeaketa ekonomikoa hobetzeko udaleko beste sail batzuk partekatzearen aukerak aztertzea…
Elu: “Bi amankomunazgotan (Lea Ibarra eta Lea Artibai) bananduta egoteak ez dio larregi laguntzen. Are gehiago elkarren arteko komunikazio handirik ez badago. Beraz, lehenengo erronka, batean bihurtzea ezin bada ere, gai askoren aurrean elkarrekin lan egitea izango litzateke
Zergatik EH Bildu bai eta ez beste alderdi bat? EH Bildu ez dagoelako ikuspegi motz batetik begiratzen, ikuspegi ertain eta luze batetik baizik. EH Bildu ez dagoelako bere zilborrari begira, herriaren benetako beharrei baizik. Ez duelako alderdigintzarik defendatzen, herrigintza baizik. Justizia sozialaren oinarrietan lan egiten duelako. Euskalduna, ikuspegi ezkertiarrekoa, parekidetasuna eta ingurumenaren baloreak benetan defendatzen dituelako. Niretzat hortxe dago gakoa, herritarren dirua da eta horrekin bideratutako zerbitzuak beraz, eurekin landutako prozesu horretan helburuak lehenestu eta EHBilduren baitan aukeratu gaituzten pertsonok aurrera eramango ditugu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.