Herri bihurtu zaidan deserrian izena dauka ikuskizunak eta Keu Agirretxea ondarrutarra bertan egongo da. Proiektuak etxea utzita ihes egin dutenen errealitatea kontatzea du helburu.
Xabi Solano Maizak egindako kantuak eta Jon Garmendia Txuriak poemak izango ditu ardatz zuzeneko ikuskizunak. Baina horiek ez dira bakarrak izango. Izan ere, horiez gain, biolina, gitarra, perkusioak eta ilustratzaile batek ere parte hartuko dute saioan. Eta nola ez, horiekin guztiekin egongo da musikari ondarrutarra ere.
Keu Agirretxea, Herri bihurtu zaidan deserrian ikuskizunerako prestatzen
Ihesi joandakoen omenez
Ikuskizunaren estreinaldia Hendaian egitea «gakoa» dela diote egitasmoaren bultzatzaileek. «Etxea atzean utzi dutenen pasabidea da Hendaia, milaka istorioren gordailua».
Emanaldia
19:00etan izango da,
Hendaiako Antoine D’Abbadie aretoan. «Bidaia baten kontakizuna da ikuskizuna. Alegia, poema eta kantuen bidez etxea utzita ihes egin duenearen hausturak, zalantzak, hutsuneak eta pozak islatzeko saiakera bat».
Musikariak, entsegatzen.