Isuntzak erabiltzen duen udal lokala konpontzeko lanak eman ditu Lekeitioko Udalak
Aspaldiko urteetan Isuntza Arraun Elkartekoek izaten dituzten ur filtrazioak ekiditea da obren helburua. 83.973 eurotako aurrekontua izango dute konponketa lanek.
Hasierako asmoa maiatzean konponketa lanekin hastea bazen ere, azkenean, irailaren 28an obrak hastea hobetsi dute Isuntzak, Zita Hostalak eta Udalak. Hain zuzen ere, udan Isuntzakoak estropada sasoian daude eta Zita Hostalak ere udan izaten den bere jardun handiena. Hori horrela, guztiontzat egokiena obrak irailean egitea direla adostu dute.
Horrez gain, Isuntza Arraun Elkarteak traineruak, trainerilak eta tresneria gordetzeko erabiltzen duen Plazako garajeetako partzelari behin behineko itxidura bat egin zaio. Helburua, bertan gordetako ekipamenduaren egoera ona eta segurtasuna mantentzea da.