Ziortza-Bolibar: EAJ oposiziora, Ziortza-Bolibarren lehenengoz
156 boto lortuta, 4 zinegotzi eskuratu ditu EH Bilduk. Horrela ba, Alberto Garro izango da alkate hurrengo lau urteetan.
28 boto gutxiago lortu ditu EAJk; 128, zehatz esateko. 3 zinegotzi izango dira jeltzaleen ordezkariak.
Desanexiotik lehenengoz
Ziortza-Bolibar 2004an desanexionatu zenetik, lehenengoz egongo da ezker abertzalea gobernuan. «Poz-pozik gaude, eta lanerako gogotsu», esan du Alberto Garro EH Bilduren alkategaiak. «Gure proiektua herrikoia da, herriarentzat pentsatua», esan du. Mezu hori herritarrengana iritsi dela uste du, eta horrek eragin duela emaitza aldaketa.
EAJko alkategai Ion Ander Barruetabeñak aldaketaren «susmoa» bazeukala adierazi du. «Orain dela lau urteko hauteskudeetatik hona joera aldatzen joan da», gogoratu du. Alkatetza galdu arren, «berdin-berdin» beharrean jarraituko dutela dio: «azken hamar urteetan egin den lanaren haria ezin dugu galdu. Herria asko hobetu da, eta horretan jarraitu behar dugu».
%77ko parte hartzea
Ziortza-Bolibarren boto eskubidea daukaten herritarren %77 joan zen atzo bozkalekura beraien hautua egitera .