Etxebarriko txirrindulariak garaipena eskuratu zuen, zapatuan, maiatzak 23, Rjukan eta Geilo herrien artean burutu zuten 167 kilometroko etapan.

Amets Txurruka Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindularia. Argazkia: Luisma Murias
4 ordu 30 minutu eta 11 segundo behar izan zituen Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindulariak ibilbidea osatzeko. Sky taldeko David Lopez eta CCC Sprandi Polkowicw taldeko david Rebellin italiarraren aurretik ailegatu zen helmugara Txurruka.
2015eko lehen garaipena eta profesional mailako laugarren garaipena lortu du Amets Txurrukak Noruegan. Bere taldeak, ondo-ondo hasi du denboraldia, oraingoa zazpigarren garaipena izanik.
Tinkoff-Saxo taldeko Jesper Hansen txirrindulariak irabazi du azkenik, atzo, maiatzak 24, amaitu zen Noruegako Tourra. Sailkapenaren buru joan da daniarra garaipena bere eginez.