Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Garaldek eta Eizagirrek irabazi dute Mutrikuko Piker pala txapelketa

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/05/26
Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteak antolatutako Oroimenezko VI. Piker pala txapelketa herrikoia Xabi Garaldek eta Xabi Eizagirrek irabazi dute. 30-22 irabazi zien Igorrek eta Ibonek osaturiko bikoteari.
Xabi Garalde eta Xabi Eizagirre

Xabi Garalde eta Xabi Eizagirre txapeldunak. Argazkia: Danok Bat

Faboritoak Igor eta Ibon baziren ere, ezin izan zuten txapela eskuratu. Hain zuzen ere, lehenengo lau urteetan irabazle izan den Igorri bigarren aldiz ihes egin dio txapelak. Partida gogorra eta interesgarria jokatu zuten bi bikoteek, eta txapeldunek lana gogoz egin behar izan zuten aurkaria mendean hartzeko. Lehen tantoetatik aurretik ibili ziren Garalde eta Eizagirre, eta partida amaitzeraino abantaila horri eustea lortu zuten. Irabazleek gehiago arriskatu zuten, eta ondorioz, txapela irabaztea lortu zuten.
Joxemi eta Ametza, hirugarren sailkatuak.

Joxemi eta Ametza, hirugarren sailkatuak. Argazkia: Danok Bat

Era berean, hirugarren postua lortzeko partida ere, nahikoa estua izan zen. Partida luzea eta gogorra jokatu zuten Josemik eta Ametzak osatutako bikoteak Manzisidorren eta Illarraren aurka. Partida hasieratik Josemi eta Ametza markagailuan aurretik hasi ziren, eta abantaila horri eustea lortu zuten azkeneraino; 30-23 irabazi zuten. Manzisidor eta Illarra gogor saiatu baziren ere, ez zuten asmatu.
Piker txapelketako finalean parte hartu zuten bikoteak eta antolatzaileak.

Piker txapelketako finalean parte hartu zuten bikoteak eta antolatzaileak. Argazkia: Danok Bat

Lehia alde batera utzita, Oroimenezko VI. Piker pala txapelketa herrikoian parte hartu duten guztiek bazkaritan eman zioten amaiera egunari. Datorren urtera begira ere, antolatzaileek txapelketa egiteko asmoa agertu dute. “Gure asmoa txapelketa antolatzen jarraitzea da”, nabarmendu du Jose Mari Manzisidor Danok Bat elkarteko kideak. Horrez gain, aurten parte hartu duten 11 bikoteei ere eskerrak eman nahi izan dizkie antolatzaileek. “Guretzat oso pozgarria da herri txapelketa hau antolatzea. Urtez urte bikoteak gehitzen ari dira, eta gure moduko herri batentzako ez da batere marka txarra. Politena denok parte hartzea eta kiroltasun osoz jokatzea da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.