Maiatzaren 24an Bakea eta Desarmearen aldeko Emakumeen Nazioarteko eguna izan zela eta, horren inguruko hausnarketa egiteko hitzaldia egongo da Ondarroako Etxelilan.
Ondarroako Udal Berdintasun sailak antolatuta
, Gatazka armatuei eta bakegintzari begirada feminista bat berbaldia eskainiko du Irantzu Mendia Azkue
EHUko irakasleak eguenean [maiatzak 28], 19:00etatik aurrera.
Etxelilara hurreratzen direnek, besteak beste, guda eta bakearen inguruko azaleko irakurtetetatik harago mugimendu feminista non kokatzen den edota, elkarrizketa eta negoziazioetan emakumeen partaidetza zein den entzuteko aukera izango dute.