Bizkaiko Jabekuntza Eskolen ikasturte amaierako topaketak aurten Ermuan egingo dituzte. Jabekuntza Eskolen Sareak jakitera eman duenez,
Emakumeak eta musika topaketa ekainaren 6an izango da, Lobiano Jauregian.
Bertara joan nahi duenak aurretik eman beharko du izena. Ondarrutarren kasuan, maiatzaren 29a orduko eman beharko da izena. Izen ematea Etxelilan bertan edota posta elektronikoz egin daiteke,
etxelila@ondarroakoudala.net edo
emakume@ondarroakoudala.net helbideetara idatzita.
Iaz Ondarroan egindako topaketak
Etxelilako arduradunek nabarmendu dutenez, izena ematerako orduan ezinbestean
honako dokumentua bete beharko da. Bertan, besteak beste, norbere datuez gain, haurtzaindegi zerbitzua behar den edo ez adierazi beharko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 94-613 40 08 eta 94-683 36 70 telefonoetara deitu daiteke.
TOPAKETEN EGITARAUA:
- 10:30. Ongietorria
- 10:45. Aurkezpena
- 11:00. Emakumeak musiketan: Miren Aranguren eta Itsaso Gutierrez.
- 12:00. Eztabaida
- 13:00 Emanaldiak
- Rapera bat
- Izaro Andres
- Itsaso Gutierrez
- 14:00. Flashmoba
- 14:30. Bazkaria