Energia berriztagarrien aldeko apostua egin nahi dutenek eta
GoiEner Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren bazkide izan nahi dutenek horretarako aukera izango dute barikuan, maiatzak 29, Kontsekupean. GoiEner elkartekoek informazioa eman eta eko bazkide izateko laguntza eskainiko dute 19:00etatik 21:00etara. Horretarako NAN eta argi kontsumoaren faktura eraman behar dira.
Eguzki plakak teilatuaren gainean, elektrizitatea sortzeko. Argazkilaria: Ekaitz Goienetxea
Berrogei bazkide ingurugaz probatan egon ondoren, Goiener kooperatiba hasi da, modu mailakatuan, argindarra bazkideei kontratatzeko aukera ematen. Jatorriaren berme-ziurtagiria aintzat hartuta hasiko du GoiEner-ek elektrizitate berdearen merkaturatzea. Merkatuan erosiko dute bazkideek kontsumitzen duten energia elektrikoa, gainerako merkatal enpresek egiten duten bezala, baina kooperatibak energia berriztagarria, soilik, ekoizten dutenen energia eskuratuko du.
GoiEner kooperatibak dagoen sare elektrikoa erabiliko du eta erabiltzeagatik ordainsaria ordaindu beharko du. Aldi berean baina, energia sortzeko proiektu txikiak ere garatuko dituzte: Biogasa, fotovoltaikoa, eolikoa eta biomasa.