Dirua aurreztuko du Lekeitioko Udalak telefonia kontratu berrien bidez
Lekeitioko Udalak telefonia eta interneteko kontratu berriak egin ditu, dirua aurreztu eta efizientzia kuota handiagoak lortzeko. Telefono linea guztiak konpainia berdinarenpean jarri dituzte telefono zenbakiak mantenduz. Udal eraikin guztietan egin dute aldaketa: kiroldegia, gaztegunea, kultur etxea, merkatu plaza, itsasargia, eta Jubilatuen egoitzan. Aldaketa horrek telefonia gastuen merketzean zuzenean eragingo duela azaldu dute. Modu berean, tarifak ere merketzea lortu dute, eta beraz, udalen arteko komunikazio batzuk doan izango dira.
Udalak, neurri horiekin, barne kudeaketa errezteaz gain, datozen bi urteetan 9.538 euro aurreztuko du kontratuan bakarrik. “Alperrikako gastuak inoiz baino gehiago desagertu behar baitira instituzio publikoetatik”, adierazi dute. Lekeit¡oko Udalean gobernu aldaketa egiteko 3 aste falta direla, udal gobernuk udaleko kudeaketa eta diru publikoa zaintzeko bideak ematen jarraitzen duela esan du.