Munduko Enduro Txapelketa egin zenez geroztik, Munitibarrek ez du moto lasterketarik hartu. Joan den zapatua [maiatzak 23] izan zen, hala ere, denbora tarte horri amaiera eman ziona; izan ere, Gernika Off Road taldeak antolatuta, Euskadiko Enduro Txapelketako hirugarren proba lehiatu zuten egun horretan.
Iker Mintegia, Munitibarko Enduroko podiumean.
Motozale askoren konpainian, 105 bat pilotuk parte hartu zuten Munitibarko proban. Maila ona eta motoaren gainean trebetasun handia erakutsi zuten horietako askok, eta, batzuek, horren adierazgarri, saria ere jasotzerik izan zuten. Ikusleriaren txalo artean jaso zituzten beterano, senior eta junior mailako onenek beraien garaikurrak. Junior mailako sari nagusia, gainera, etxean bertan geratu zen, Iker Mintegia munitibartarrak –argazkian– bere mailako onena izatea lortu baitzuen.
Iker Mintegia, Munitibarko enduroan parte hartzen