Gaur, maiatzak 29, 20:00etan, etorriko da Cielo Raso konpainia Lekeitiora,
Karaoke dantza garaikideko ikuskizunagaz.
Karaoke hiruko baten moduan aurkeztu dute. Emakume batek eta bi gizon karaoke batetara joaten dira arrazoi desberdinak direla eta. Pertsonaien emozioak, grinak, desioak, lorpenak, beldurrak, pozak, agertokiaren gainera atarako dituzte, mikrofono baten aurrera nortzuk diren eta zer izan nahi duten agerian utziz. “
Karaoke entzuteko eta ikusteko ikuskizuna da, abesti asko ez dira kantatu ere egin behar gogoratuta zelan sentitzen garen esaten digutelako”, azaltzen dute Cielo Raso konpainiakoek.
Cielo Raso konpainiaren Karaoke lana. Argazkia: Cielo Raso
Udalak arte eszenikoetan beste pausu bat eman nahi izan du, dantza garaikideko punta puntako konpainia bat Lekeitiora ekarriz. “Helburua, herritarrak dantza garaikidera hurbildu eta Euskal Herriko areto garrantzitsuenetan dabilen ikuskizuna ikusteko aukera ematea da”, nabarmendu dute.
Sarrerak 10 euro balio dituzte.