Lehenengo musika kontzertua hartuko du aurki 'Aita Guria' baleontziak
Eneko Moby Dick kantautorearen eta Nebbian bikote gernikarraren emanaldiek hartuko dute tokia ekainaren 5ean. Bertaratu ahalko direnen kopurua mugatua izango daBeste hainbatetan egin legez, musika kontzertuak hartuko ditu ekainaren 5ean Bermeok; oraing...
Eneko Moby Dick kantautorearen eta Nebbian bikote gernikarraren emanaldiek hartuko dute tokia ekainaren 5ean. Bertaratu ahalko direnen kopurua mugatua izango da
Beste hainbatetan egin legez, musika kontzertuak hartuko ditu ekainaren 5ean Bermeok; oraingoan, baina, eszenatokia bestelakoa izango da. Lurreko taulagaina uretara lekualdatuko dute: taberna edo kaleko agertoki batetik baleontzi batera salto egingo dute. Horretarako aukera, baina, Eneko Moby Dick kantautoreak eta Nebbian bikote gernikarrak edukiko dute; horiek izango baitira, ekainaren 5ean Bermeoko portuari soinua eta doinua jarriko diotenak.19:30etik 22:00etara bitartean izango dira musika jartzen Algortakoa eta Gernika-Lumokoak. Musikak girotuta, gainera, Bermeoko kontserbekin egindako pintxoak eta Bakioko txakolina dastatzeko aukera ere izango du egun horretan baleontzira igotzen denak.
10 euro ordaindu beharko ditu interesatuak sarrera legez, eta egunotan jarriko dituzte salgai Bermeoko Turismo Bulegoan eta Gernika-Lumoko Arima tabernan. Kontzertu horretarako jarleku kopuru mugatua izango dela jakinarazi dute antolatzaileek (Dalata, Bermeoko Gazte Asanblada eta Aita Guria).