Lopezek Gernika Bizkaiaren entrenatzaile izaten jarraituko du
Mario Lopez entrenatzaileak kontratua berritu du Bizkaia Gernika saskibaloi taldeagaz.Entrenatzailea «oso pozik» dago proiektuaren buru izaten jarraitzeagaz. «Egin dugun denboraldiaren ostean logikoa dirudi, baina zuzendaritza taldeak hartu du eraba...
Entrenatzailea «oso pozik» dago proiektuaren buru izaten jarraitzeagaz. «Egin dugun denboraldiaren ostean logikoa dirudi, baina zuzendaritza taldeak hartu du erabakia. Gerardo Cantina presidenteak hurrengo denboraldian lan ona egingo dudanaren konfiantza osoa duela erakutsi dit». Orain arte egindakoa hobetzea «zaila» izango dela badaki, baina, azaldu duenez, zehaztutako helburuak betetzeko «esperantzagaz» ekingo diote denboraldi berriari.
Jokalari guztiak zehaztu arte, helburu jakinik ez dutela esan du Lopezek: «Ordurarte mailari eustea da helburua, eta sailkapenean ahalik eta gorenen egotea».
Aurreko denboraldiko esperientziagaz, ilusioagaz eta motibazioagaz orduko maila ematea posible izango dela uste du entrenatzaileak.
Harrobiari garrantzia handia ematen dio, eta kanpotik datozen jokalariak aurretik egon zirenen mailan egotea espero du.
Beste alde batetik, Lopezek Espainiako emakumezkoen U19-ko entrenatzaile kargua hartu du asteon, eta Castelldefels-en (Herrialde Katalanak) dago entrenatzen.