Natur taldekoen esanetan, Mutrikuko Udala eta Itsasmendi eta Isarria jauregiak eraikita dauden lurren jabea bi eraikinak eraisteko akordiora aileagatu dira; lur horietan, plaza bat, etxebizitzak eta Kafe Antzokia izango litzatekeen eraikin bat egiteko proiektua dagoela diote Mutriku Natur taldekoek.
Isarria (Marzo) eta Isasmendi (Maria) jauregiak, Mutrikun
Proiektu horren aurrean, Mutriku Natur Taldeak herriko ondarea babestu nahi izan du eta Eusko Jaurlaritzari monumentu izendatzeko eskaera egin dio. Izan ere, Isarria eta Itsasmendi XIX. mendeko eraikinak dira, erromatar garaikoak. Eraikinak eurak balio handikoak izateaz gain, ehunka urte dituzten zedroak daude lorategian, bai eta
Francisco de Ibero maisuak 1787an berdiseinatutako aska ere. Horrela ba, Jaurlaritzak monumentu izendatuta, gunea babestu eta eraikinak ez botatzea lortuko da.
Mutriku Natur Taldekoen esanetan, eraikiak “oso baliotsuak dira eta arkitektura aldetik, estilo bakarrekoak dira, zuhaiztiarekin eta iturria duen Azkiagako askarekin”. Natur taldekoen esanetan, Azkiagako aska hori hormarekin itxita dago gaur egun baina Mutriko alde zaharrean existitu direnetatik “berreskuratu ahal den bakarra” da.
Lakuari eskaerak eginda, natur taldekoek Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzak eraikinak monumentu izendatu eta babestuko dituela uste du; gaur egun ez daude Ondare Kulturalen Erregistroan sartuta baina Isarria jauregia Ondare Kulturalen Zentroan sartuta dago. Eta horrek Euskal Ondare Kultural izateko bidean jartzen du.
Isarria (Marzo) eta Isasmendi (Maria) jauregiak, Mutrikun
Rafa Perez Mutriku Natur Taldeko kidearen esanetan, Isarriak monumentu izateko baldintzak betetzen baditu, Isasmendik, zuhaiztiak eta Azkiagako askak ere bai. “Bi eraikinak garai berean egindakoak dira eta arkitektura estilo bakarra dute oinarri”. Eraikinak babesteko eskaeraz gain, zuhaitzek ere berezibizko babesa behar dutela dio Perezek. “150 urte edo gehiago izan ahal dituzten zedro, magnolia eta abarrez ari gara. Mutrikuko herrigunean ez daude horrelakoak”. Aska babesteko eskaera ere “arrazoituta” dagoela dio. “Dakigunez, 1540. urtetik dago leku horretan”.