
Eskuman, Ioritz Calle
Hirugarren egin du Ioritz Calle etxebarritarrak asteburuan Gernika-Lumon jokatu den Euskadiko Fitness Txapelketan. Bizkaiko finala lehiatu ondoren, Euskadiko Txapelketan podiuma egin du gazteak. Body Line kategorian lehiatu da Calle, Iñigo Vicens prestatzaileak gidatuta.
Vicensek prestatuta parte hartu du, baita, Azkoitiako Joaquin Sol Jokin-ek, eta gipuzkoarrak ere hirugarren postua lortu du Gernikan, Body Line Fitness kategorian.
30 bat paarte hartzaile izan dira aurten, Euskadiko Fitness Txapelketaren XIV. edizioan. Busturialdeko ordezkaririk ez da izan, baina txapelketan izan diren kirolarien maila ona nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, Izan ere, Euskadiko Txapelketaren aurretik Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa lehiatu dituzte; eta herrialdekoetan sailkatu direnak izan dira, hain zuzen, zapatuan Gernika-Lumoko Lizeo antzokiko oholtza gainera igo zirenetako batzuk.