Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko du Mugerzak
Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako finalerako txartela eskuratu du Aratz Mugerza aizkolari mutrikuarrak. Domeka arratsaldean jokatu zen Aiako pilotalekuan txapelketako lehen kanporaketa, eta Mugerza bigarren gelditu zen.Sei aizkolarik parte har...
Sei aizkolarik parte hartu behar zuten domekako kanporaketan, baina Unai Otañok, osasun arazoak medio, ez zuen parte hartzerik izan. Kirolariek, 54 ontzako bi enbor eta 60 ontzako beste bi moztu behar izan zituzten ahalik-eta denborarik laburrenean. Xabier Orbegozo izan zen bizkorrena, lana 9 minutu eta 50 segundotan eginez. Aratz Mugerzak, berriz, 10 minutu eta 24 segundo behar izan zituen enborrak mozteko. Hirugarrena Eneko Otaño izan zen, Mugerzak baino segundo bakar bat gehiago eginda.
Finala uztailaren 7an jokatuko da, Usurbilen.