Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jon Ansotegi Realeko jokalaria izango da beste urtebetez

Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua
2015/06/02
Realak jakitera eman duenez, akordioa lortu du Jon Ansotegi jokalari berriatuarraz. Atzelari txuri urdinari ekainaren 30ean amaitzen zitzaion Donostiako taldeagaz zuen kontratua, eta orain, urtebete gehiagoz luzatu du bere kontratua, 2016ra arte. Jon Ansotegik atzo [ekainak 1] sinatu zuen bere kontratu berria Anoetako bulegoetan, Jokin Aperribai presidentearekin batera.
Jokin Aperribai eta Jon Ansotegi kontratua sinatzen

Jokin Aperribai eta Jon Ansotegi kontratua sinatzen. Argazkia: realsociedad.com

Berriatuarra “oso pozik” agertu da kontratua luzatu ostean. “Klubaren aldetik eta bai nire aldetik, oso pozik gaude elkarrekin gauza zelan joan den. Eurek beste urtebete gehiago hemen gelditzeko eskaini didate, eta nire partetik oso pozik onartu dut. Hogei urterekin etorri nintzen etxe honetara, beti bikain tratatu naute, dena ematen saiatu naiz. Aurrerantzean ere, horrela jarraituko dut”. Kontratua sinatu ostean, berrituko zuen edo ez dudak izan zituela ere aitortu du atzelari berriatuarrak. “Hainbeste urte eta gero taldean berdinean zaudenean, beti egoten da duda hori. Ez dakigu noiz, baina denok dakigu honek azkenean amaiera bat izango duela. Klubaren aldetik konfidantza hori erakutsi didate, eta urtebetez hemen jarraitzeko eskatu. Azken batean, hau nire etxea da, eta hemen baino hobeto ez naiz inon egongo”. David Moyes entrenatzailearen aldetik izan duen konfiantza ere eskertzekoa dela nabarmendu du. “Entrenatzaileak esan zidan maiatzean bere ideia zela nik hemen beste urtebete jarraitzea. Hori entrenatzaile baten ahotik entzutea oso pozgarria da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.