Joan den zapatuan lehiatu ziren Anoetako pistan haurren mailako 2015 Euskadiko Kirol Jokoetako atletismoko finalak. Bizkaiko finaletan lortu zuen Euskadiko finaletarako sailkapena talde mailan, Markina-Xemein Atletismo Taldeak, eta Euskadiko finaletan ere maila ona erakutsi zuten. Talde mailan, laugarren postua lortu zuten Ainara Mugartegi, Aiora Agirregomezkorta, Saioa Arriaga, Libe Arrate, Neskuts Aldazabal, Maite Uranga eta June Pagaldaik.
Markina-Xemeingo Atletismo taldeko haurren mailako neskak. Argazkia: Markina-Xemeingo Atletismo Taldea
Bakarkako probetan ere, aurrean ibili ziren Markina-Xemeingoak. Zilarrezko domina lortu zuen Ainara Mugartegik 80 metro hezietan, eta Bizkaiko Selekziogaz parte hartu zuen Malen Arratek urrezko domina irabazi zuen 3.000 metro martxan.
“Sekulako urtea egin dute Markina-Xemeingo neskek”, adierazi dute, pozik, Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko arduradunek.