Lekeitiok ere nazio marka jarri du herri sarreretan
Euskal Herri osoko udalerriek nazio marka berbera erabiltzeko udalbiltzaren proposamenari batu zaio Lekeitio. Modu honetan, Udalak hiru seinale berri jarri ditu udalerriko hiru sarrera ezberdinetan.
Helburua nazioa identifikatuko duen marka bat bultzatzea dela azaldu dute, eta udaletatik zabaltzea gizartearen arlo guztietara. “Ekimenak, Euskal Herriaren nazio egitura indartzeaz gain, herrien arteko saretzea lortzeko, euskal herritartasuna bultzatzeko eta nazioartean Euskal Herria ezagutarazteko balioko duela uste dugu”.