Sergio de Julian da Euskadiko urpeko arrantza txapelduna
77.945 puntugaz, Sergio de Julian nagusitu da Euskadiko Urpeko Arrantza txapelketan.Bermeon lehiatu dute asteburuan, eta De Julianegaz batera, Jaime Eras, Aitor Romo, Alfonso del Olmo eta Lander Aurrekoetxea bermeotarra sailkatu dira Espainiako txapelk...
Bermeon lehiatu dute asteburuan, eta De Julianegaz batera, Jaime Eras, Aitor Romo, Alfonso del Olmo eta Lander Aurrekoetxea bermeotarra sailkatu dira Espainiako txapelketara. Hain zuzen ere, hilabete amaieran, Getxon jokatuko dute Espainiako txapelketa.
Erasek 54.060 puntu lortu ditu, Romok 46.320 puntu, Del Olmok 40.986 eta Aurrekoetxeak 40.375 puntu.
Guztira 21 parte hartzaile egon dira, eta horien artean egungo Bizkaiko txapeldun Ander Bergara ondarrutarrak ere saria jaso du arrain handiena harrapatzeagatik. Zapatuan 4,250 kilogramoko arraina arrantzatu zuen.
Zapatuan, Elantxobe eta Lekeitioko itsasargia bitartean ibili ziren arrantzan; domekan, berriz, Elantxobe eta Arribolas artean. Lehen egunean Jon Mikel Bikandik utzi zuen lehia, eta biharamunean, Bittor Mentxakatorrek utzi behar izan zuen.
Bi egunetan arrantzaldi ederrak egin zituzten, eta harrapatutako arrainak Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat izan dira.