Zapatuko Algarabia taldearen emanaldia
Ziortzako monastegira hurbiltzen direnek, zapatuan Ismael Fernandez de la Cuesta musikologoaren eta
Coro de Canto Gregoriano koruaren doinuekin gozatzeko aukera izango dute.
Domekan, besalde, Zenarruza kamerataren eta
Los Tonos Humanos koruaren kideek eskainiko dute emanaldia, Jon Malaxetxebarria gernikarraren zuzendaritzapean.
Hain zuzen ere, kontzertu berezia izango da Zenarruzako kameratarentzat; aurten sortu da, eta domekakoa koruaren lehenengo agerraldia izango da. Bizkaiko Foru Aldundiko bekadunek eta nazioarteko musikariek osatu dute taldea.
Biak ala biak doako musika saiok dira, eta 18:00etan hasiko dira.
Domekako kontzertuak emango dio amaiera aurtengo edizioari. Aurreko asteburuan jendetza elkartu zen Ziortzako monastegian. Algarabia ahots eta musika tresnako taldea izan zen zapatuan, eta domekan, berriz, Andres Cea organo jotzaile ospetsuaren erakustaldiak txundituta utzi zituen ikus-entzuleak.