Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatuta, zapatuan [ekainak 6] Bjorn Mendizabal bateri-jotzaile ezagunak eskola magistrala eskainiko du Zabiel Kultur Etxean, 12:00etan.
Bateria-jotzaile bilbotarrak 2005etik bateria eskolak ematen ditu eta musika munduan eskarmentu handiko musikaria da. 1998tik hainbat taldetan jo du: Skyhawk, Ameshuntza, Azken garrasia, Hiverland, CuestiĆ³n de Costumbre, Chronos, Topeka, Gora Herria, Quaoar eta Black Gamba taldeetan, esate baterako.
Era berean, hainbat sari irabazi ditu; Villa de Bilbao metaleko bateria-jotzaile onenaren saria jaso zuen 2011n, edota Quaoar taldearekin Leioa Pop Rock, Villa de Barakaldo zein Villa de Bilbao sariak irabazi zituen 2012.
Ikastaroa doakoa eta euskaraz izango dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta nahi haina herritarrek parte hartzeko aukera izango dute. Musika zaleek, besteak beste, bateria jotzen trebatzeko aukera izango dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.