Iñaki Goioaga
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloi Velascok Auzitegi Gorenari eskatu dio Munitibarko bizilagun Iñaki Goioaga ETAko kide izateagatik auzipetu dezala. Velascoren esanetan, “kartzeletako frontea” deritzonaren kide litzateke Goioaga. Abokatua, eta senataria Madrilen, ETAri laguntza emateagatik auzipetu eta absolbitu egin zuen Auzitegi Nazionalak, 2012. urtean.
Velascok Auzitegi Gorenari helarazitako txostenean jasotzen du Goioagak, beste abokatu batzuek legez, bere lana baliatu duela, eta ETA erakunde armatuaren esanetara aritu izan dela.