4 urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoentzat izango da, eta gurasoek ekainaren 19rarteko epea dute apuntatzeko. Hain zuzen ere, udaletxean eman behar da izena. Horregatik, bertaratzerik ez duten bizilagunek honako telefono zenbakira deitu beharko dute: 946 842 106.
Halaber, ludoteka zerbitzuaren inguruko informazio gehiago jakiteko, edota edozein zalantza argitzeko, telefono zenbaki horretara deitu dezakete herritarrek.
Udaletxeko Ganbara gelan emango dute ludoteka zerbitzua, ekainaren 29tik uztailaren 30a bitartean. Astelehenetik barikura, 09:30etatik 13:30etara arteko ordutegia izango du.
Auten Mendexako udalak Ekinaisi enpresari esleitu dio ludoteka zerbitzua, eta jakinarazi dutenez, kirol ekintza gehiago eskaintzeko asmoa dute.
Oinarrizko errenta edota antzeko diru laguntzak jasotzen dituzten familientzat doakoa izango da, baldin eta gizarte langileak sinatutako agiri bat aurkezten badute.