Ondarroako Institutuko DBHko ikasleek egindako eguzki sukaldeak martxan jarriko dituzte bihar [ekainak 4], 12:30etik aurrera. Antxoa sasoia dela eta, Antxoa Egunean egin modura, eguzki sukaldeak egin dituzten ikasle sortzaileek antxoa pintxoak sukaldatu eta prestatuko dituzte institutuko jolastokian.
Antxoa Egunean eguzki sukaldeekin pintxoak prestatzen. Argazkia: Ondarroako Institutua
21 Agenda Planaren barruan egindako
Hondakinetatik ekimenera deritzon proiektuaren barruan sortu dira sukaldeak, eta
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako antena parabolikoekin egin dituzte. Zehatz esanda,
EITBk Iurretan izan zituen instalazioetan erabilitako parabolikekin.
Sukaldeak probatu baino lehen, ordea, Kofradia Zaharrean proiektua bera aurkeztuko dute, 11:30ean. Proiektuan parte hartu duten erakunde laguntzaileak, adituak eta ikasleak elkartuko dira biharko aurkezpenean. Ostean, mahainguru bat egingo da, gaiagaz sakontzeko.
Ondarroako Institutuko ikasleak sukaldeak egiten. Argazkia: Ondarroako Institutua
Ondarroako Institutuko ikasleek sortutako eguzki sukaldeak, gainera, etorkizunean Senegalera eta Malira bidaliko dituztela jakitera eman du Bizkaiko Foru Aldundiak. Urko Punta Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez bidaliko dituzte Afrikako bi herrialdeetara.