Momentuz, hiru lekutan jarriko dituzte: Bolibarren pilotalekuaren atzealdean, kanposantu inguruan eta Iruzubietan eskola etxe atzean.
Udalak jakinarazi duenez, Lea-Artibaiko Amankomunazgoan luze aztertu dute erabakia, eta zaborrak batzeko “modu hoberik” ez dagoela ikusi dute.
Gainera, edukiontzi marroiak jartzearekin batera, interesa duten bizilagunei autokonpostadorak doan banatuko dizkiete. Horrela, bizilagunek usteltzen diren jakiak, belarrak eta abarrak aprobetxatu, eta zimaurra egiteko aukera izango dute.
Bestalde, gainontzeko edukiontziak orain arte udalerriko sei lekutan egon dira, eta aurrerantzean kanposantu parean ere egongo dira.
Udalak berrikuntza guzti hauen berri ematen duten agiriak bidaliko ditu etxebizitzetara. Horrekin batera, beharrezko informazioa eta azalpenak emateko hitzaldiak egingo dituztela adierazi dute.