Ziortzako kontzertuen azken bi emanaldiak izango dira ikusgai
Aurreko asteburuan hasi, eta domeka honetan amaituko dira Ziortzako Kontzertuen aurtengo emanaldiak.Hain zuzen ere, Ziortzako monastegira joaten direnek zapatuan eta domekan doako musika saio banagaz gozatzeko aukera edukiko dute. Bi egunetako emanaldi...
Hain zuzen ere, Ziortzako monastegira joaten direnek zapatuan eta domekan doako musika saio banagaz gozatzeko aukera edukiko dute. Bi egunetako emanaldiak ordu berean hasiko dira, 18:00etan.
Zapatuan Ismael Fernandez de la Cuesta musikologoa izango da Ziortza-Bolibarren, Coro de Canto Gregoriano koruagaz.
Lehen agerraldia
Biharamunean, berriz, Zenarruza kameratak eta Los Tonos Humanos koruak eskainiko dute emanaldia, Jon Malaxetxebarria gernikarraren zuzendaritzapean. Kontzertu berezia izango da Zenarruzako kameratarentzat; aurten sortu da, eta domekakoa koruaren lehenengo agerraldia izango da. Bizkaiko Foru Aldundiko bekadunek eta nazioarteko musikariek osatu dute taldea.
Aurreko asteburuan Algarabia taldearen eta Andres Cea organo jotzailearen saioetan jendetza bildu zen Ziortzako monasterioan, eta oraingoan ere ikus-entzuleek ez dute hutsik egingo.