Astelehenerarte aurkeztu daitezke Enpresa Proiektu lehiaketarako lanak
Iaz sorturiko enpresen jabeei eta aurten enpresa bat martxan jarri nahi dutenei zuzenduta dago. Hiru modalitate bereiztu dituzte. Sari banaketa hilaren 16an izango da, OndarroanLea-Artibaiko Enpresa Proiektu lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 8r...
Iaz sorturiko enpresen jabeei eta aurten enpresa bat martxan jarri nahi dutenei zuzenduta dago. Hiru modalitate bereiztu dituzte. Sari banaketa hilaren 16an izango da, Ondarroan
Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 8rarte luzatu dute. Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak antolatu dute, Kooperatiben Mahaia elkartearen laguntzagaz. Iaz enpresa bat sortu zuten edo aurten enpresa bat martxan jarriko dutenek parte har dezakete.Hala, sari ekonomikoaz gain, parte hartzaileek Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean dagoen enpresa-haztegian kokatzeko erraztasunak izango dituzte. Gainera, enpresa martxan jarri arte, eta ondorengo urteetan, aholkularitza eta laguntza zerbitzua emango diete lehiaketaren antolatzaileek.
Hiru modalitate bereiztu dituzte: oinarri teknologiko-berritzailea duten industria eta zerbitzuetako enpresak, merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzuetako enpresak eta koope- ratiba izaera juridikoa duten enpresak. Azken horretara, Busturialdeko, Durangaldeko eta Debabarreneko bizilagunek ere aurkeztu ditzakete proiektuak.
Lehenengo eta hirugarren modalitateetan 2.500 euroko saria jasoko dute irabazleek; bigarrenean 1.500 eurokoa izango da saria.
Sari banaketa hilaren 16an egingo dute Ondarroan, Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunaren inguruan. Halaber, egun horretan Lea-Artibaiko Enpresa Berrien Azoka ere egingo dute udalerriko Alamedan.