Gernikak bihar jokatuko du Jerezen kontrako joanekoa
Gernika futbol taldeak bihar arratsaldean jokatuko du Jerez taldearen aurkako partidua. Bigarren B mailara igotzeko bidean, bigarren kanporaketa joaneko partida izango da biharkoa.18:30ean hasiko da neurketa, Manuel Calzado Galvan futbol zelaian, Jere...
18:30ean hasiko da neurketa, Manuel Calzado Galvan futbol zelaian, Jerez de los Caballerosen (Badajoz, Extremadura, Espainia). Gainera, bertako telebista autonomikoak zuzenean emango du.
Jabi Luaces entrenatzaileak esan duenez, berme onekin doaz Badajozera: «Psikologikoki gogor dago taldea».
Bigarren kanporaketa hori aurrekoa baino «lasaiago» hartu dutela uste du, eta aurrekoan moduan, irabazteko borrokatuko dutela. «Aurreko kanporaketan moral aldetik ondo egon baginen, oraingoan indartsuago gaude», zehaztu du. Gainera, aurreko kanporaketan pare bat jokalarik arazoak izan zituzten, baina oraingoan talde osoa ehuneko ehunean jokatzeko prest dagoela azaldu du entrenatzaileak: «Jokalari denak daude ondo, eta alde horretatik pozik nago».
Gaur eguerdian irtengo da taldea harantza. Hegazkinez Sevillara (Andaluzia, Espainia) joan, eta handik autobusez abiatuko dira Badajozera.
Biharko neurketa prestatzeko, gaur arratsaldean, Jerez de los Caballerostik hurre dagoen futbol zelai batean egingo dute entrenamendua.