Emakumeen Biraren azken etapak zirkulazio aldaketak eragingo ditu Markina-Xemeinen
Ekainaren 14an, Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da Emakumeen Birako azken etapa. Hori dela eta, zirkulazio aldaketa batzuk egongo dira. Alde batetik, udaletxe atzeko aparkalekuaren zati bat txirrindulari taldeen autoak uzteko erabiliko da, eta bestetik, Bera Kruz Ikastolaren aurreko aparkalekua hustu eta San Agustin kaleko eskuinaldeko aparkalekua libre utzi beharko dira. Aparkalekuak domekarako utzik egon beharko dutela azaldu du Markina-Xemeingo Udalak.
Aparkaleku horietan ezingo denez autorik utzi, herriko beste hiru aparkaleku eskuragarri jarriko ditu udalak, herritarrentzat eta kanpotik etorriko diren ikusleentzat. Horrela, Lea-Artibai ikastetxeko bi aparkalekuak eta Bekobenta eskolako aparkalekua zabalduko dituzte.
Beste alde batetik, bidegurutzeetan egongo diren boluntarioekin bilera bat egingo dute eguaztenean, ekainaren 10ean, 20:00etan, Kultur aretoan.