Aurkezpena
ekainaren 15ean izango da (astelehena),
19:00etan, Lekeitioko Azkue kultur aretoan, Lekitto Bedarrak antolatuta.
Errekondo paisajista da eta landareen munduaren berri ematen du hainbat euskal komunikabidetan. Eginkizun horretan, duela urte askotik, Argia astekarian ere astero-astero egiten du bere ekarpena.

Jakoba Errekondo, Usotegi egunean parte hartzen. Argazkia: Lekitto Bedarra
Orain, usurbildarrak, baratzezaintzari buruko urteetako jakintza liburu bakar baten bildu du:
Bizi baratzea. Egilearen esanetan, lana “nahitaezkoa” zen. “Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko –batez ere isurialde atlantikoko– ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da
Bizi baratzea“. Halaber, baratzearen munduan murgiltzeko grina dutenentzat
“gida ezin hobea” dela dio. Liburua
“modu atsegin eta ulerterrazean” idatzita dagoela ere argitu du. Eta hasi berri batentzat egokia bada ere, lehen urrtatsak egin dituenarentzat ere aproposa dela dio. “Baratzean aritzeko behar diren oinarrizko jakintzak 184 orrialdetan jasotzen ditu liburuak”.
Aurkezpenean, gainera, liburuak sinatuko ditu Errekondok, bai eta herritarren galderak erantzun ere.
Lekitto Bedarrak, gainera, herritarrei
haurtzaindegi zerbitzua eskainiko die.