Bermeo Uria lehiaketak narrazio onenak aukeratu ditu
Barikuan egin zuten sari banaketa ekitaldia Nestor Basterretxea aretoan. Antolatzaileen arabera, aurkeztu dituzten narrazioen maila «oso altua» izan daBermeoko udal liburutegiak antolatzen duen Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldi...
Barikuan egin zuten sari banaketa ekitaldia Nestor Basterretxea aretoan. Antolatzaileen arabera, aurkeztu dituzten narrazioen maila «oso altua» izan da
Bermeoko udal liburutegiak antolatzen duen Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten barikuan, Nestor Basterretxea aretoan. Aurtengoa lehiaketaren hamabigarren aldia izan da, eta Egoitz Barberoren, Nerea Amparenen, Nire Bilbaoren, Olaia Mujikaren, Leire Elezgarairen eta Naia Ormazaren narrazioak izan dira onenak epaimahaiaren arabera.Nestor Basterretxea aretoa bete egin zen barikuan sari banaketa ekitaldirako. Saridunek«pozik» jaso zuten izendapena familiaren eta lagunen aurrean. Banan-banan agertokira igo ziren, eta Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen eskutik hartu zituzten sariak.
39 narrazio
Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, hau da, 9 urtetik 18 urtera bitarteko ume eta gazteak. Hala, sariak ere kategorietan banatzen dituzte; sei dira, hain zuzen ere: LH2. zikloa, LH3. zikloa, DBH. zikloa, DBH2. zikloa eta Batxilergoa.
Udal liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, 39 narrazio aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara, eta aurkeztutako narrazioen maila «oso altua» izan dela azaldu dute.
Irabazle bakoitzak liburuak, Luma liburu dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jaso zuen. Bigarren sailkatuek, liburuak eta diploma bana jaso zituzten. Eta parte hartzaile guztientzako diplomak ere banatu zituzten. Gainera, iazko irabazle- en ipuinekin osatutako liburuxka ere banatuko diete ikastetxeetako umeei.