120 lagun elkartu ziren joan den zapatuan, frontoipean, Elkartasun Eguna ospatzeko. Futbito txapelketa jokatu zuten goizean, “giro polit batean”, eta zesta-punta partidak izan zituzten bazkalostean, Uni Frontoian.
Batukada poteoa egin zen herrian zehar, iluntzean.
Kirola, musika eta jolasak izan ziren lau urte ondoren berreskuratu den Elkartasun Egunaren ardatza. Ekimen guztiak helburu berberagaz, “euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna adierazi eta dagozkien eskubideak aldarrikatzea”.
Frontoipetik herriko kaleetara era zabaldu zuten aldarrikapena iluntzean. Izan ere, zesta-punta partiden ostean batukada poteoa egin zuten guztiek herrian zehar. Jende gehien baina, Akerbeltz gaztetxean egon zen kontzertuan batu zen. EH Sukarra eta Jake Mate taldeek zein ondorengo erromeriak txiki-txiki utzi zuten gaztetxea, gehiagorentzako lekurik barik.
Zesta-punta partidak jokatu ziren arratsaldean UNI frontoian.