Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikako kideek jakitera eman dutenez, ekainaren 21ean Donostian egingo den ekitaldira joateko autobusak antolatu dituzte. Taldeko kideen arabera, “antolaketa egoki bat egiteko” txartelak lehenbailehen erostea komeni da. “Hilaren 21ean Gure Esku Dago egun handia ospatuko dugu Donostian. Denok gonbidatuta zaudete”.
Donostiara joaten direnek eguerdian Urumea ibaiaren ertzetan egingo den oihal katean katean parte hartzeko aukera izango dute. Goizeko ekimenez gain, arratsaldean Anoetako futbol zelaian eguneko ekitaldi nagusia burutuko da. Anoetako ekitaldian parte hartu nahi dutenek ere sarrera erosi beharko dutela aurreratu dute. “Mutrikurako 300 sarrera ditugu, eta bertara joatea nahi duenak sarrera ahalik eta azkarren erosi beharko du”.
Mutrikuko Gure Esku Dagoren denda. Argazkia: Gure Esku Dago Mutriku
Arratsaldeko ekitaldian parte hartzeko sarrerak 10 euro balio ditu, eta datozen egunotan Beheko Plazan Gure Esku Dagok jartzen duen mahaian eskura daitezke: astegunetan 18:30etik 20:00etara, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara.
Era berean, oraindik ohiala bete ez dutenek ere horretarako aukera izango dutela gogorarazi dute mutrikuarrek. “Beheko Plazan ipintzen dugun dendan oraindik ere atxikimendua emateko aukera egongo da”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.