
Ziortzako Kamerataren saioa.
Asteburuan egin zituzten Ziortzako kontzertuen azken bi saioak. Zapatuan, Ismael Fernandez de la Cuesta eta Gregorianoko abesbatzaren emanaldiarekin gozatu zuten bertaratutakoek .
Domekan, berriz, sortu berri den Ziortzako Kameratak eman zuen bere estreinaldiko kontzertua eta Los Tonos Humanos koruaren doinuak ere entzungai izan ziren. Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean aritu ziren musikari eta kantariak. Besteak beste, nazioarteko Cally Youdell sopranoak, Chloe Latchmore mezzo sopranoak, Alexander Banfield tenoreak y Arthur Bruce baritonoak hartu zuten parte domekako agerraldian.
Antolatzaileek kontzertu “zoragarriak” izan direla nabarmendu dute, eta bi asteburuetan zehar Ziortzako monastegitik igaro diren guztiei eskerrak eman dizkiete.

Ismael Fernandez de la Cuesta eta Gregorianoko Abesbatzaren kontzertua.