Akerbeltzen jakingo da Plazatik Gaztetxerako bikote irabazlea
Egun osoko festa antolatu dute XIV, txapelketari amaiera emateko. 19: 00etan hasiko da bertso finala. Lau bikote igoko dira gaztetxeko oholtza gaineraMaiatzaren 8an hasi zen XIV. Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketako irabazleak jakingo di...
Egun osoko festa antolatu dute XIV, txapelketari amaiera emateko. 19: 00etan hasiko da bertso finala. Lau bikote igoko dira gaztetxeko oholtza gainera
Maiatzaren 8an hasi zen XIV. Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketako irabazleak jakingo dira zapatuan, Markina-Xemeinen. Zazpi saioren ostean erabakita geratu ziren bikote finalistak, eta beraz, Eli Pagola Apezetxea eta Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Salegi Martija eta Aitor Irastorza Fadrique, Aratz Igartzabal Bidegain eta Gorka Maiz Alustiza, Mikel Iturriotz Etxaniz eta Amaia Iturriotz Etxaniz igoko dira Akerbeltz gaztetxeko taulagainera.Finala baina, egun osoko festagaz borobilduta dator. Horrela, bertsopoteoa, bazkaria eta jolasak ere antolatu dituzte sariketa elkarlanean antolatzen duten zazpi gazte asanbladek. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «bertso-finalari merezi duen arreta eskainiz, egunpasa egiteko moduko egitaraua prestatu da».