Ondarroako
Artibai judo taldeko Ander Urrosolok gerriko beltz 1 Dana eskuratu du Tolosan. Judoko Euskal Federazioko tribunalaren aurrean, lehiaketa egin, irabazi eta azterketa teorikoa egin zuen mutrikuarrak. Lehiaketan Jon Lasarte Artibaiko judoka izan zen Urrosoloren ukea (laguntzailea). “Pozik” dago Luis Ferreño judo elkartearen entrenatzailea Urrosoloren lorpenagaz. “Neketsua izaten da azterketetara ailegatzea, eta proba bera neketsua izaten da. Pozgarria da beste gerriko beltz bat eskuratzea”. Bestalde, bihar, kultur eta kirol topaketa egingo du Artibai judo elkarteak Pauen (Frantzia).
Urrosolo, Lasartegaz eta Ferreñogaz
Artibai judo taldeko judokak, gerriko beltzagaz