Urtero modura, ikasturteari amaiera emanez, eskola kirolen erakustaldia egingo dute kirol ezberdinetan parte hartu duten ume eta gazteek. Zapatu goizean, ekainak 13, igeri ikastaroetan parte hartu duten umeek ikasitakoa erakutsiko dute Atxondo igerilekuan. Arratsaldean, berriz, futbola eta atletismoa egongo dira.
Lasterketak Zelaiko beheko partean.
16:00etan hasiko dira Zelaian, Markina-Xemeingo eskolarteko taldeen arteko partiduak, eta ondoren, 18:30ak aldera atletismo taldearen erakustaldia egongo da. Lasterketak, Vortex jaurtiketa eta erreleboak egingo dituzte atletek.
Domekan, ekainak 14, berriz, gimnasia erritmikako IX. topaketak egongo dira frontoi nagusian 11:30ean. Eibarko Ipurua taldea gonbidatu dute topaketetara.
Azkenik, martitzenean, ekainak 16, Karate taldeak erakustaldia egingo du 19:00etan, kiroldegian. Ondarroako karate taldea izango dute gonbidatu.